Pasa den astean Bernat Etxepare lizeotik maiatzaren 17rako egin zen deialdiari erantzunez azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzera atera ginen Euskal Herri osoko ikasle, irakasle, Ikastola, lantegi eta haibat eragile.
Baxoa egiteko tenorea hurbiltzen ari zaien honetan, aski dela esateko babesa eskatu zuten eta Orioko Herri Ikastolako komunitateak ere eskatutako babes horri erantzun genion.
Eguerdian, DBHko ikasle eta irakasle mordoxka elkartu ziren argazkia ateratzeko eta arratsaldeko 16.30etan ere hainbat irakasle eta guraso ere bertaratu ziren.