Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Itsas salbamendua LH1

2024/05/22

Gure gelako Leyrek gonbidatu du Xabi, oso gaztea zenetik, itsasoarekin zerikusia duen lan ezberdinak egin baititu eta oso ondo ezagutzen ditu itsasoan izan daitezkeen arrisku egoerak. Itsasoa eta segurtasunari buruzko azalpen interesgarriak eman dizkie ikasleei. 

 

16 urterekin hasi zen sorosle lanetan eta lanbide horren inguruan jakinmina sortu zaie gure ikasleei. Kontatu dienez, beste herri batzuetan 8 urtetik gorakoentzat ikastaroak omen daude sorosle txiki bihurtzeko. Ea Orion ere laster horretarako aukerarik dagoen!

Itsasoko banderen koloreez aritu dira, denontzat hondartza segurua izateko jarraitu beharreko arauez,...  Orioko hondartzan uretara nondik sartzea gomendatzen duten azaldu die, korronteak direla eta arrisku lekuak ekiditeko. 

A! Sabiroien bat zapalduz gero zer egin behar den  (eta zer ez) ere ikasi dute guztiek! Zalantzaren bat baldin baduzue, galdetu LH1eko ikasleei, ziur lagunduko dizuetela. 

Ez da lehenengo aldia Ibon gure ikastolara etortzen dena bere lanaren berri ematera. Seme-alabak DBHn dauden arren, LH1ekoengana etortzeko gonbidapena onartu du.  Ikasleek gustora entzun dituzte bere azalpenak ere. Telebistan askotan ikusi izan ditugun laranja koloreko salbamentuko itsasontzi horietako batean egiten du lan Ibonek.  Kanariar uharteen inguruan ibiltzen dira normalean eta arriskuan dauden itsasontziei laguntzera joaten direla kontatu die umeei. Pateretan dauden pertsonak ere erreskatatzen dituztela aipatu du eta baita zer nolako laguntza ematen dieten ere. 

Noiz hasi zen, zergatik, … denetik kontatzen aritu zaie. 

Ikasleak oso adi eta gustora aritu dira entzuten baten zein bestearen istorioak. Eskerrik asko Xabi eta Ibon! Nahi duzuen arte!

 

Aste honetan, Xabi eta Ibon etorri zaizkigu bixitan. Biak ere ikastolako gurasoak dira, batak HHn eta besteak DBHn dituzte seme-alabak.