Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Txokolatezko ezpainetakoa LH5en

2024/05/22

Gure 5. mailako ikasleek trebetasuna erakutsi dute txokolateari buruzko proiektuan! Azken asteetan, txokolatearen inguruan jakintza ezberdinak bereganatzen ari dira  eta emaitza gisa, txokolatezko ezpainetako barra zoragarri bat sortu dute!

 

Ikasle guztiek parte hartu dute prozesu zirraragarri honetan, hasierako ikerketatik produktu amaitua egin arte. Taldean lan egiten, sortzaile izaten eta ingeleseko ezagutzak modu praktiko eta dibertigarrian aplikatzen ikasi dute. Haien dedikazioa eta ahalegina ikusita, oso harro gaude!

Proiektu honek ez du bakarrik hezitzailea izan nahi, baita goxoa ere, eta laster, Ikastolako beste maila txikiagokoei eskaintzeko  inglesezko txokolatearen festa antolatzeari ekingo diote.  Zorionak gure txokolatezale eta artista txikiei!

 

​​​​​​​Gure 5. mailako ikasleek trebetasuna erakutsi dute txokolateari buruzko proiektuan!