Itsasoan nabigatzen dabiltza LH1eko ikasleak eta, urak gosea ematen duenez, jateko zerbait prestatzea bururatu zaie. Hori jakinda, gelako Brunaren ama, Estefanía etorri zaie bixitan.
Estefaníak eta Brunak olo-gailetak egiten irakatsi diete gelakideei. Etxe askotan, platanoak itxusi xamar gelditzen direnean ez da jakiten zer egin eta aprobetxatzeko trukoa ikasi dute, eta zein goxoa!
Apuntatu eta gorde errezeta, izugarria atera baita. Iadanik marroixka dauden platanoak sardeskaz txiki txiki egin ondoren, platano adina arraultza gehitu eta nahastu. Ondoren oloa pixkanaka gehitzen joan, gutxi gora behera masa bat gelditu arte. Banilla txorrotadatxo bat gehitu, baita azukre beltza ere, nahiaren arabera. Aukera bezala, txokolatezko birutatxoak gehitu dizkiete eta ondoren, goilaratxoen laguntzaz pelotatxoak egin dituzte eta lehenagotik berotua zegoen labean sartu dituzte. A ze usaina gela osoan zehar! 10 minuturen ondoren atera dituzte, epeltzen utzi eta ez da bakar bat ere sobratu!
Mila esker Bruna eta Estefaníari horrelako errezeta goxoa erakusteagatik!