Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

HH2 eta HH3koak Izar Parken.

2024/05/24

Urduritasuna eta poza nabari ziren goizean goizetik Ikastolako beheko solairuan. HH2 eta HH3koek beraien lehen irteera izan zuten ostegunean.

 

Ilusioz zeuden beraien bila zetorren autobusa leihotik ikusi eta bertan sartzeko. Lehenengo emozioa horixe izan zen, autobusera igotzea eta behin bidaia eginda, Izar Parken zoragarri ibili ziren, saltoka, zulotxo batetik bestera, kosketan gora eta behera...eta izan ziren txirristatatik eta tubo beltzetik behera jaistera ausartu zirenak ere!

Leher eginda bukatu zuten eta txikienak autobusean bueltatu ziren eguerdirako, etxean edota ikastolan bazkaldu eta siesta egitera.

HH3koak berriz, motxilak soinean, Usurbilgo Askatasuna plazara joan ziren etxetik ekarritako ogitarteko goxoez indarrak hartu eta bertako parkean jolastera.

Leher eginda bueltatu ziren hauek ere, autobusean lo hartu zuenik ere izan zen...

Ederra joan zen eguna! Batek baino gehiagok beraien lehen irteera gogoan izango du!

 

HH2 eta HH3koak Izar Parken.