Atzo Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek larrialdi baten aurrean nola jokatu behar duten eta bizitza bat salbatzen ikasi dute. Besteak beste, ikasleek BBS (Bihotz Biriketako Suspertzea) teknika ikasi eta praktikatu dute, norberak etxetik ekarritako panpinekin.
Ikastaroa ikastolako gurasoa eta DYAko langilea den Eneritzek zuzendu du eta, egiari zor, ikasleak gogotsu aritu dira.
Datozen asteetan beste maila batzuetan ere arituko dira antzeko lanetan. Txikitatik, prebentzioak eta formazioak bizitza salba baitezake.
Mila esker DYA eta Eneritz!