Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH1 Gurasoa gelan: ur-azpiko arrantza

2024/05/30

Gaurkoan LH1eko ikasleek beste bisita bat izan dute. Oraingoan Nadethen aita, Joseba,  etorri zaie gelara ur-azpiko arrantzari buruz hitz egitera.

Hasieran gelan elkartu eta ur-azpiko arrantzarako erabiltzen diren tresnen inguruan aritu zaie hizketan. Jarraian, bideo bat erakutsi die nola arrantzatzen den ikusteko. Hura ikustean, ikasleek galderak egin dizkiote eta asko interesatu dira gainean eramaten duten pisuaren inguruan, ur azpian dabiltzanean arnasten ote duten jakin nahian… 

Gustora entzun dituzte Josebaren azalpenak, baina oraindik eta gustorago egon dira aterki eta txamarak hartuta kalera irten garenean. Ur-azpiko arrantza egiteko arropak nola jazten  diren eta arropa estu horiek jaztea ahalik eta errazena izan dadin zein truko erabiltzen dituen ere erakutsi die, eta ez hori bakarrik, baita hotz handia egiten duenerako beste truko bat ere!

Dena prest zuenean, arranplara joan da eta ikasle guztiak bere atzetik. Uretara nola sartu behar den eta arnasari eutsita nola egoten den ur azpian ikusi dute. Eguraldiak batere laguntzen ez zuenez, motxa izan da arranplan egin duen erakustaldia baina, gustora igo dira ikasleak gelara gaur ikusi eta ikasitakoarekin. 

Mila esker Joseba zure bisitagatik! Nahi duzun arte.

 

Gaurkoan LH1eko ikasleek beste bisita bat izan dute. Oraingoan Nadethen aita, Joseba,  etorri zaie gelara ur-azpiko arrantzari buruz hitz egitera.