LH5eko ikasleak Gasteizko Gamarrako parkean izan ziren atzo, azken asteetan burutu duten “Non gogoa han zangoa!” proiektuari amaiera emateko.
Horixe zen hain juxtu proiektuaren helburua; ikasleek kurtso amaierako irteera antolatzeko prozesua burutzea. Talde txikitan banatuta, proposamenak egin zituzten lehenik. Horretarako, Euskal Herriko klima ezberdinak ezagutu eta landu zituzten gelan. Proposamenei forma eman, egun guztiko egitaraua diseinatu eta irteeraren kostuak bideragarriak ziren hala ez aztertu ostean, guztien artean Gamarrara joatea erabaki zuten. Prozesu polit bati amaiera emateko modu ezinhobea. Primeran pasa zuten gainera, beraz, helburu bikoitza lortuta, pozik itzuli ziren guztiak etxera.