Atzo, ekainak 6, Euskal Herriko Ikastolen urteko batzarra ospatu zen Donostian, Tabakaleran. Bertan Euskal Herri luze zabaleko 114 Ikastolak bildu ginen.
Batzarrak bi atal izan zituen. Lehenengo zatian Elkartearen berri eman zen. 2023 urteko balantzea egin zen, kudeaketa planaren betetze maila azaldu zen eta 2024ko kudeaketa plana aurkeztu zen. Atal honen amaiaeran 2023ko balantzeak eta 2024ko aurrekontuak gehiengo osoz onartuak izan ziren.
Baina atzokoa batzar berezia izan zen. Batetik Ikastolon VII.batzarraren atarian gaudelako eta bestetik 35 urte luzez Ikastoletako zuzendari izan den Jose Luis Sukiaren agurra izan baitzen. Merezitako omenaldi xumea jaso zuen Jose Luisek.
Orioko Herri Ikastolaren izenean ere mila esker Jose Luis!