Gorputza lantzen ari dira HH4ko ikasleak eta euren burua gehiago ezagutzeko, etxekoen bisitak izan dituzte.
Alde batetik, Xabaten ama etorri da, yoga irakaslea da bera eta arnasketa teknika desberdinei esker gorputza lasaitzen erakutsi die, postura desberdinak ezagutu dituzte, euren izenak…
Beste egun batean Eder etorri da, Lukasen ama, medikua denez gaixotasunak ez harrapatzeko gomendioak eta gorputzeko hainbat atal hobeto ikusteko tresnak ekarri ditu.
Tresna hauek mediakuarengana jaotean beldur pixkat ematen badute ere, ikastolan, beste modu batera ezagutzeko eta eurek ere esperimentatzeko aukera izan dute. Gustura aritu dira mediku lanetan!
Euriren amaren bisita ere izan zuten, fisioterapeuta da Ainara eta hainbat aholku eman zizkien gorputzeko postura egokiak zaintzeko. Buruan masaje lasaigarri bat nola eman erakutsi zien eta elkarri ematen aritu ziren ikasleak. Oso gustura aritu ziren.
Eskerrik asko hiru amatxoei gure gorputzak gehiago ezagutzen laguntzeagatik!