DYAn lan egiten duen Eneritz, ikastolako gurasoa bera, izan dugu ikastolan.
Gaurkoan LH3ko ikasleak izan ditu aurrean eta hauek ere adi-adi egon dira larrialdi kasuetan nola lagundu ikasteko.
Duela bi urte ikasitakoa errepasatzeaz gain, gauza berriak ere ikasi dituzte. Izan ere, gure ikastolan LHko ikasleekin bi urtez behin egiten dugun ekintza da lehen sorospeneko ikastaroa. Horrelako kasuetan zer egin eta zer ez jakitea garrantzitsua baita.
Mila esker gaurkoan ere gurera etortzeagatik Eneritz!