Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa, han txangoa. LH1eko ikasleak Pasaiako Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan

2024/06/19

Itsasoa proiektuari eta baita ikasturteari ere amaiera emateko Pasaiara joan dira, bertan dagoen Mater ontzira. Ikasi dute Mater ontzia garai batean arrantza ontzia izan zela, Getarian egoten zela eta behin arrantza ontzia izateari utzi zionean bihurtu zutela museo. Hala, arrantzaleek nun eta nola lo egiten zuten, kapitainak nondik gidatzen zuen itsasontzia eta beste hainbat bitxikari ikasi dituzte. 

 

Itsas zaindari onenak izateko eduki beharreko ezaugarriak ikasi dituzte bertan. Nola zaindu gure itsasoa, hondakinek zenbat kalte egiten duten itsaso eta bertako espezietan eta klima aldaketaren ondorioz geroz eta gaixotuago dagoen Gelidium corneum algaren berri izan dute besteak beste. 

Ginkana ere egin dute taldeka San Pedrotik zehar; albaolara joan dira, ikasitakoari buruz kaleko jendeari galderak egin dizkiete eta Pasaian bertan dauden animalia espezie ezberdin askori buruz ere aritu dira hizketan. 

Ondoren, motxiletatik denetariko bazkariak atera eta postre goxoa zuten zain, gaur gure gelako Aratzen urtebetetzea izan da eta denentzat bizkotxoak ekarri baititu! Zorionak Aratz eta eskerrik asko Mater Ontzi Museoa, primeran pasa dugu!

 

Non gogoa, han txangoa. LH1eko ikasleak Pasaiako Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan