Elkarrekin egindako bi azken bi urteei agurra emateko irteera bat egin zuten ostiralean LH4ko ikasle eta irakasleek Zarautzera.
Horretarako, Txurrukatik barrena Zarautzera joan ziren oinez. Bertan goiza pasa, elkarrekin bazkaldu eta itzulera trenez egin zuten. Primerako eguraldia izan zuten lagun eta giro ederrean ibili ziren elkarrekin, bi urteko etapa honi amaiera ezinhobea emanaz.
Izango dituzte irteera gehiago aurrerantzean ere baina, hori, uda ondoren, eta beste irakasle batzuekin izango da.