Orioko hezkidetza mahaitik sortutako LGTBIQ+ zikloaren baitan, hainbat ekimen egin ari gara.
Gaur, Pello eta Nikolasarengana joan dira bi ikastetxetako HH5eko ikasleak eurek egindako ostadarraren koloreko koilareak janztera.
Bide batez erraldoi txikiak dantzatzeko aukera ere izan dute. Esperientzia polita izan da. Eskerrik asko Jon eta Ainara zuen laguntzagatik eta San Pedrotan zain zain egongo gara Pello eta Nikolasa koloretsu ikusteko!