Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Orioko Herri Ikastola Energia Jasangarriaren Alde: Eguzki Plaken Instalazioa!

2024/09/12

Pozik jakinarazten dizuegu gure ikastolan eguzki plakak instalatu ditugula A eraikineko teilatuan, jasangarritasunaren bidean aurrerapauso garrantzitsua emanez. Aurrerapen honekin, gure karbono aztarna nabarmen murriztea lortuko dugu, eta aldi berean, ingurumena errespetatzen duen etorkizun baten aldeko konpromisoa islatzen dugu.

 

 

Sistema honen bidez, kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat sortuko dugu, eta horri esker, elektrizitate kostuak murriztuko ditugu. 44.000 euroko inbertsioa izango da eta 5 urtetan amortizatzeko gai izango gara. EVEko diru laguntza jasoko dugu.

Gainera, ekimen honek aukera paregabea eskaintzen die ikasleei energia berriztagarriei, ingurumenaren zaintzari eta jasangarritasunaren garrantziari buruz ikasteko, baita energia horien balioa ulertarazteko eta beraien eguneroko bizitzan nola integratu dezaketen erakusteko. Datuak monitorizatuta izango ditugu A eraikinean panel batean eta horrek ikasleekin lanketa pedagogikoak egiteko aukerak emango dizkigu.

Hezkuntza komunitate osoarekin lorpen hau partekatu nahi dugu, izan ere, aurrera jarraitzen dugu gure ikastetxea ingurumena errespetatzen duen leku bat izan dadin.

Eguzki plakak ikastolako teilatuan.