Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBHko familiarizazio txango arrakastatsuak!

2024/09/20

Orioko Herri Ikastolako DBHko lehen astean familiarizazioa izan zen ardatz, talde-kohesioa indartzeko eta ikasleen artean konfiantza sustatzeko funtsezko espazioa. Hala ere, eguraldi txarra zela eta, aurreikusitako txangoak atzeratu behar izan ziren.
 

Zorionez, aste honetan eguraldiak hobera egin zuen, eta osteguna egun ezin hobea izan zen jarduerei berriro ekiteko. DBHko maila ezberdinek aire zabaleko irteerak izan zituzten, elkarbizitza eta adiskidetasuna sustatzeko diseinatuak. DBH 1eko ikasleek Zarautzerainoko ibilaldia egin zuten, eta DBH 2koek, berriz, Deba-Mutriku ibilbidea. DBH 3ko ikasleek Jaizkibel-Hondarribia ibilbidea egin zute, eta DBH 4koek Donostira oinez joan eta hiria esploratzeko aprobetxatu zuten.

Txango guztiak arrakastatsuak izan ziren, eta bai ikasleak bai irakasleak bat etorri ziren zeinen ondo pasatu zuten esatean, eta irteera horiek harremanak estutzeko eta ingurune naturalaz gozatzeko duten garrantzia nabarmendu zuten.
 

Familiarizazioa