Hasi dugu ikasturtea Orioko Herri Ikastolan eta lehenengo egunetan irakasle zein ikasleak familiarizazioan sartuta dabiltza etapa guztietan.
Haur Hezkuntzan, txikienak etxekoengandik pixkanaka askatu eta laguntxoekin batera inguruko txoko ezberdinak esploratzen ari dira. LHn, berriz, uda eta gero, hainbeste maite dituzten laguntxoekin jolas berri eta txoko berriak ezagutu eta beraiekin egunean jartzen ari dira.
DBHn, DBH1eko ikasleek hiru egunetako familiarizazioa egin dute eta gainontzekoek bi egunetakoa.
Familiarizaio honen helburua ikasleek elkar ezagutu eta talde kohesioa lantzea izan da. Ikastolara lasai eta konfiantzaz etortzea.