Ikastolako elkartasun kutxa martxan jarri da. Gizartean gero eta gehiago edatuago dago arropak txiki geratzean erostera joateko ohitura. Txiki geratutako hura askotan armairuan geratu ohi da erabilpenik eman gabe. Horrelako kasuetan elkartrukerako, berrerabilpenerako egitasmoa da Piztu eta eragin ekimenak.
Lehenengo ekimena eskola kirola amaitu eta ekipazioa armairuan isil- isilik dutenentzat izango da. Kasu honetan DBH1eko ikasleak daude hain zuzen ere.
Ekipazio horri bigarren bizitza bat eman asmoz hiru aukera proposatu dira:
1. Batetik, doaitzan ematea ikastolari eta ikastolak kudeatuko ditu hauek beharraren arabera.
2. Eta bestetik, bigarren bizitza bat ematea beste familia bati salduz. Kasu honetan interesa duten familiak (saldu nahi duena eta erosi nahi duena) harremanetan jarriko ditu ikastolak. Salerosketaren prezioa 15 eurokoa izango da, kamiseta, galtzak eta galtzerdiak barne.
3. Norberarentzat edo txikiagoak dituzten anai arrebentzat gordetzea.
Eskola kiroleko ekipazioaren inguruko galdetegia bete behar du DBH1eko gurasoek euren asmoak zein diren jakinarazteko.
Bestetik, eskola kirolari hasiera eman zaio aste honetan. Asteazkenarekin eskola- kiroleko bilera izan dute LH3koek eta larunbat honetan, hilaren 28an, emango zaie hasiera eskolakiroleko jardunei, rugbi eta orientazio saioekin hain zuzen ere.