Urtero gertatzen ari den fenomenoa da eta hau ez da gizartearen islada. Boluntarioak edozertarako biltzea kostatzen da gizartean baina eskola kiroleko entrenatzaile izateko beti dago boluntario asko. Aurten ere, esan bezala, ikasleen partehartzea oso altua izan da.
Eskola kirola gauzatzeko beharrezkoa izaten da entrenatzaile-lanak egiteko prest dauden gurasoz, ikasle-ohiz eta DBH4ko ikaslez osatutako lantaldea izatea. Mila esker lan horretan arituko zareten guztioi!