Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa! LH4 Arotz- Enean

2024/09/27

Halako batean iritsi zaie hainbeste desio zuten irteera!

LH4.mailako ikasle eta irakasleak Arotz-enean daude irailaren 25 goizetik irailaren 27, ostirala arte. Lehenengo egunean Peru erraldoiaren istorioa ezagutu zuten kobazuloa bisitatu bitartean. Ilargi eta Ekiren kondaira entzun eta buztinarekin jolasten ere ibili ziren. Gainera, egunari amaiera bikaina eman zioten altxorraren bila eta disko-festa martxoso batekin.

 

Ostegunean, atzo, ukendua eta bingo egin zituzten goizez eta arratsaldez, berriz, behiak ikusi eta gailetak. Gauean talentu erakusketa bat egin zuten “got talent!” eta pijama desfilea.

Gaur azken eguna dute, mural bat egin, dena ondo-ondo prestatu eta etxera etorriko dira.

Eguraldiari dagokionez, denetik tokatu zaie: eguzkia, euria, haizea... Baina eguraldiak eguraldi ez dute bueltatzeko gogorik. Ez dago lagun- artean oporrak pasatzea bezalakorik!

Gora Arotz- Enea!!

 

Arotz enean