1977. urtean egin zen Kilometroak jaiaren sortzaileetako bat izan da LH 3. mailan, Martin Ibarbia beasaindarra, Ekain eta Amaia Ibarbia Lete ikasleen aitona.
Ikasleak kazetari gisa aritu dira Kilometroak jaiari buruzko galderak Martini eginez eta honek Ikastolentzat hain garrantzitsua izan den eta oraindik jarraitzen duen jaiaren sorrera azaldu die.
Beasainen egin zen lehenengo Kilometroak jai hartara 15.000 pertsona joan zirela azaldu du. Aita Barandiaran handiak zinta moztu eta 5 km-ko zirkuitu guztia oinez egin zuela eta Mikel Laboak kamioi baten gainean abestu zuela kontatu du. Argi eta garbi esan die ikasleei garai hartako gurasoek zertarako sortu zituzten Ikastolak: euren seme-alabek euskaraz ikas zezaten eta orduan dirurik ez zutenez ikastolak eraikitzeko, Kilometroak jaia antolatzea bururatu zitzaiela dirua biltzeko.
Mila esker, Martin emandako hitzalditxoagatik eta Ikastolak nahiz euskararen alde egindako lan guztiagatik! Kilometroak jaian ikusiko dugu elkar!