Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Japoniako Satomi Mishina-Mori  gure  Ikastola bisitatzen

2024/10/03

Joan den astean, gure Ikastolara Satomi Satomi Mishina-Mori, Japoniako Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko kolaboratzailearen bisita izan zuen. Satomik gure hizkuntza-irakaskuntza hirueledun eredua (euskara, gaztelania eta ingelesa) gertutik ezagutzeko interesa agertu zuen eta bide batez, Orioko Ikastolan dugun hezkuntza proiektua ezagutu zuen. 

Bisitan zehar, Satomik hainbat gela bisitatu zituen eta gure ikasleekin batera jardun zuen eskoletan parte hartuz. Horrela, gure egunerokoan hiru hizkuntzak nola integratzen ditugun eta ikasleen hizkuntza ikaskuntza modu dinamiko eta parte-hartzailean nola sustatzen dugun lehen eskutik ikusi ahal izan zuen. Gainera, bere iritziak partekatu zituen eta jarduera pedagogiko batzuetan lagundu zuen, kultur eta akademia-trukerako aukera aberasgarria eskainiz. Ikasleek ere Japoniako kulturaren inguruko galdera asko egin zizkien. 

Bisita hau aukera paregabea izan da gure ikastetxean egiten dugun lana erakusteko, eta nazioarteko erakundeekin harremanak estutzeko, hizkuntza elebiduna eta hirueleduna hezkuntzan funtsezko tresna bezala ulertuta.

 

j