Orioko Herri Ikastolako DBH 2ko ikasleek Lilima elkartearen sexu heziketa saioak jaso dituzte aste honetan.
Saioen helburu nagusia pertsonek sexualitatearen inguruko bizipen positiboa izatea eta bakoitzak bere sexualitatea era osasuntsuan bizitzeko baliabideak eskaintzea da. Ikasleek bereziki gorputza ezagutzen eta inguruarekin nola erlazionatzen diren identifikatzen jardun dute. Saioetan zehar hainbat helburu zehatz landu dira, besteak beste, sexualitatearen kontzeptuaren eta dimentsioen zabaltasuna ezagutzea edo norberaren bizipenak, emozioak eta sentimenduak aztertzea eta hauen onarpena bultzatzea, hauek norberenak diren heinean baliotsuak direla jakinaraziz.