Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

HH udazken koloretan

2024/10/10

 

Haur Hezkuntzako ikasleek udari agur esan eta ongi etorri beroa ematen ari dira sartu berri garen udazkenari.

Azken egun hauetan ikasle talde desberdinak kalera atera dira udazkeneko giro epelak aprobetxatu eta udazkenak eskaintzen dituen kolore, fruitu eta hostoak ikusi eta biltzera.

 

 

 

Haizea firin faran ibili da eta hostoak goitik behera dantzan ibili dira, orbelez bete zaigu Orio eta HHko ikasleak orbeletan jolastu eta hostoak biltzen ere aritu dira.

Horrez gain udazken koloreak erabiliz tenperarekin artelanak sortu dituzte eta bildutako hostoak ere itsasi dituzte euren lanetan.

Liburutegi txokoan ere goxo goxo egoten dira udazkenari lotutako ipuinak irakurtzen.

Badu zerbait garai honek…etxekoekin bildutako fruituak ere ikastolara ekarri dituzte lagunei erakusteko, hurrengoa astean ikastolako amona bat ere badatorkigu…

Gora udazkena!

Ikasleak udazkeneko koloreekin tenpera egiten.