Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Kilometroak jaialdi arrakastatsua Azpeitian

2024/10/10

Igande honetan, urriaren 6an, Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaiak arrakasta itzela izan zuen, milaka euskaltzale bilduz Ikastolen alde. Adin guztietako jendeak gozatzeko aukera izan zuen festan. Euskara, herrigintza, kulturartekotasuna eta aniztasuna izan ziren jaiaren ardatzak, eta "Izpiz izpi" lelopean, Azpeitiko Ikasberri ikastolak antolatutako ekitaldiek giro paregabea sortu zuten herrian. 

Jaiaz gozatzeko lau gune prestatu ziren Azpeitian: Herriko Plaza, Esklabak, Ikastola eta Loiola. Gune hauetan, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunak eskaini ziren egun osoan zehar, eta eguraldi onak lagunduta, milaka lagun hurbildu ziren Azpeitira.

Orioko Herri Ikastolako boluntarioek ere parte hartu zuten Kilometroak jaiaren antolakuntzan, euren laguntza ezinbestekoa izan zan jaialdia aurrera ateratzeko. Herritik eta herriarentzat egiten baita Kilometroak eta horregatik eskerrik asko esku bat bota zenuten guztioi!

Kilometroak jaiaren lekukoa Elgoibar Ikastolak jaso du, eta 2025ean bertan ospatuko da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa.

Kilometroak jaialdi arrakastatsua Azpeitian