Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH3 eta LH4koak liburutegian

2024/10/16

Orioko Herri Ikastolako LH3. eta LH4 mailatako ikasleak herriko liburutegian izan dira eta bertako funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Ainararen azalpenak adi- adi entzun dituzte: haurren liburuak zein aldetan aurkitzen diren, beraien intereseko liburuak non bila ditzaketen, bertako arauak, funtzionamendua…

 

LH3koek liburutegiko txartela ateratzeko papera ere hartu dute, liburutegiko bazkide egiteko. LH4koak “Irakurklik” proiektuaren lanketa egiten ari dira. Liburutegian liburu mota ezberdinak ezagutu dituzte: album ilustratua, komikiak, eleberriak... haien sailkapena liburutegian ezagutzeaz gain, gelan ere liburu motaren arabera ari dira etxetik ekarritako zein ikastolako liburuak sailkatzen.

Guztiek, nola ez, behin bertan egonda, gustuko liburua aukeratu eta bakarka irakurtzeko tartea hartu dute. Hemendik aurrera nahiko irakurle izango da ikastolan bertan!

 

liburutegian