Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH6koak Irrisarri Landen

2024/10/16

Hiru egun zoragarri pasa dituzte Irrisarri Landen LH6koek. Eguraldi kaskarrarekin hasi zuten egonaldia, asteazkenean haizetea eta euria izan baitzen. Zentzumenen bidea egiteko denbora izan zuten ordea, eta gero, barruko ekintzak egin zituzten, bertako rokodromo eta jolasekin. Ostegunean tirolina eta arborismoa egin zuten, egonaldiko ekintza gogokoenak eta denek lortu zuten botatzea, beraz, denak gustora! Gauean diskoteka izan zuten eta egia esan, batzuk nahiko parranda eginda etorri dira. 

Zenbat barre algara, dantzaldi, mendi buelta eta bestelako utzi dituzten Igantzi aldean.

 

irrisarri