Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

2024/10/15 Familia bilera ordezkarien laburpena

2024/10/18

Ikasturteko familia ordezkarien lehenengo bilera izan da eta geletako ordezkari asko etorri dira. 

Aurkezpenak egin ondoren, funtzioen eta arduren inguruan hitz egin da. 

 

*Zubi lana: Informazioa transmititzea zuzendaritza/artezkaritza-taldearen eta familien artean bi norantzatan

*Ekintzetan parte hartzea: Auzolana eta ekintza berezietan laguntzea.

*Telegram taldea kudeatzea: Mailako komunikazioa dinamizatzea.

*Familia berriei harrera egitea: Harrera plana koordinatzea zuzendaritzarekin batera.

*Ikastola eguna: LH5-6: Paella egitea eta bezperan prestaketa.

*Formazioa: Ikasturteko prestakuntza eskaintzeko, familien beharrak eta interesak jaso nahi dira. Guraso ordezkariek urriaren 31a baino lehen jakinarazi beharko dituzte euren mailako gai interesgarriak.

*Euskara Proposamenak: Euskararen erabilera sustatzeko hainbat proposamen egin dira. Gehien bozkatu direnak hauek izan dira:

1.Irratsaio edo podcast bat sortzea (13 berde)

2.Haur jolas euskaldunen zerrenda osatzea (13 berde)

3.Euskal abestiak abestuz kantujira antolatzea (11 berde)

4.Euskal dantzak ikasteko tailerra (8 berde)

 

Ekin diogu ikasturteari eta elkarrekin goaz arraunean. Denon artean egiten dugu, denona den Ikastola!

2024/10/15 Familia bilera ordezkarien laburpena