Pasa den astean eman genien hasiera eguerditako antzerki saioei. Aurtengoan, izandako arrakasta tarteko, 2 talde osatu behar izan ditugu.
3. urtez jarrain Mikel Ibarguren Egibar izango da saio hauek gidatuko dituena. Mikelek esperientzia zabala du antzerki munduan eta baita zinean edo telebistan ere. Berak zuzendutako lana da besteak beste, iaz argitaratu zen Negu hurbilak filma.
Plazer bat izango da, aurten ere, bere jakinduria osoa gure ikasleekin partekatzeko aukera izatea!