Cristina Enean izan ziren HH4ko ikasleak eta bertako paumak eta ahateak ikusteko aukera ere izan zuten.
Atzo goizean "busa,busa, busa, autobusa!" esanez joan ziren pozik HH4ko ikasleak.
Cristina Enean izan ziren eta bertako lorategietan paseotxo ederra eman zuten. Bidean sopresa ederrekin egin zuten topo, enbor handiak, parkean lasai bizi diren paumak...
Zain zain egon ziren paumak beraien hegoak noiz zabalduko baina inor ere ez zen prest agertu beraien luma eder horiek erakusteko. Hala ere, gure txikiek janaria eman zioten eta gustura jan zuten.
Primerako giroa izan zuten, uda giro betekoa!