Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Lau irakasle “Nola aukeratu liburuak?” ikasten

2024/10/25

Dorleta Kortazarren gidaritzapean “Nola aukeratu liburuak?” ikastaroa antolatu du Orioko kultura sailak eta Orioko Herri Ikastolako lau irakasle izan dira bertan. 

Dorleta Kortazar, eskoriatzarra, ipuin kontalaria da eta ibilbide luzea du ipuinen munduan. 

Lau orduko ikastaroa izan da eta motz ere geratu zaie ikasleei, oso gustora egon dira eta. Ipuinen munduan murgildu, liburu teorikoak ezagutu, editorial ezberdinak ikusi eta batez ere ipuinen mundua gertutik ezagutuz aise pasa dira lau ordu.

 

irakasleak ikasle