Badira urte batzuk Erasmus+ programa gurean dela, Orioko Herri Ikastolan. Orain arte irakasleek eta DBHko ikasleek hartu izan dute parte bertan. Orain LHko nagusienei, hau da, LH6koei emango zaie Italiara joateko aukera.
Aurreko ikasturtean Orioko Herri Ikastolako hiru irakasle Siziliara joan ziren. Harremana mantendu eta handitzen joan denez, Siziliatarrek ikasleekin elkar- trukea egitea proposatu dute. Ikasleek ingelesez proiektu bat gauzatuko dute elkarrekin eta gero sei ikasle inguru aukeratuko dira Siziliara joan eta proiektua gauzatzeko.
Ikasle batzuk animatuta daude eta besteak zalantzaz beterik…pasiloetan ez da besterik entzuten!!!