Ikastolako irakasle-taldeak ebaluazio hezigarriari buruzko barne-prestakuntza izan du, Lupe Altuna eta Aritz Zelaia 7KPko ebaluazio taldeko irakasleen eskutik.
Prestakuntza hau elkarrekin egiteak irizpide eta ikuspegiak ikastola osoan lerrokatzea ahalbidetzen du eta ikuspegi beretik lan egitera bideratu. Formazio honek irakasleen praktika hobetzen laguntzen du eta ikastola sendotzen du hezkuntza-lanean.
Saioan ebaluazio hezigarriaren helburuak eta onurak landu dira, pertsona-eredua sustatzeko eta ikaskuntza bultzatzeko oinarria dela kontuan hartuta.
Gainera, ebaluazioaren baitan, metodologia, praktika metakognitiboa eta autoebaluazio, koebaluazio eta heteroebaluazio estrategiak aztertu dira. Azkenik, ebaluazio mota honek irakasleen eta ikasleen rola nola birdefinitzen duen eta ikasgelako jardueretan nola eragiten duen sakonki aztertu da.