Auzotik mundura proiektua gauzatu dute Orioko Herri Ikastolako LH5en eta amaiera emateko auzolana egin dute, hondartza eta hondartzarako bideko zaborra jasoz. Gure ikasleak ekintzaileak izatea nahi dugula garbi dugu gure ikastolan eta horretarako aukera bikaina izan dute oraingoan.
Kutsadura motak landu eta aztertu ostean, auzolanaren garrantziaren inguruan jardun dutenez proiektuan zehar, zer modu hoberik beraiek proposatutako auzolan bat egitea baino!