Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ebaluazio hezigarrian etengabe formatzen

2024/11/07

Azken urteotan Orioko Herri Ikastolan ebaluazioaren gaia pil-pilean daukagu. Barneko eztabaidaz eta formakuntzaz gain beste 6 ikastolarekin batera sortutako sarean Ebaluazio Lan Talde bateko kide ere bagara. Bertan ebaluazio hezigarriaren inguruan eztabaidatzeaz eta gure ikastoletarako hobekuntzak proposatzeaz gain etengabeko formazioan ari gara.

 

Hori dela eta duela egun batzuk Ikastolako irakasle batzuk Arizmendi ikastolan antolatu genuen hausnarketa saio batean parte hartzeko aukera izan zuten. Bertan aurrez aipatutako 7 ikastoletako irakasleez gain Ikastolen Elkarteko zenbait kide eta Berritzeguneetako profesionalak ere izan ziren eta baita “Avaluar per Apendre” talde Katalaneko kideak ere. Talde honen bisita berri aparta izan zen guretzat, izan ere bertatik inguratu ziren kideak azken urteetan Ebaluazio Hezigarriaren inguruan lanean dihardutenak dira. Neus Sanmarti, gaiaren inguruan hainbat ikerketa eta lanketa egindakoa ere bileran izan zen.

Saio honi esker, egiten ari garen bidean agertu zaizkigun zalantzen inguruan eztabaidatzeko aukera izan dugu eta etorkizunean eman beharreko pausoak finkatzeko aukera ere bai.  Egun aberasgarria izan zen benetan.

 

Ebaluazio hezigarrian etengabe formatzen