Orioko Herri Ikastolako LH6ko ikasleek Onki Xin Gurera! proiektua egin dute. Bertan etorri berrien errealitatea ezagutu dute, zein zailatasun eta behar dituzten aztertu dute proiektuan zehar. Beharrak eta zailtasunak ezagutu ondoren fanzine digital bat sortu dute talde txikitan Oriora etortzen den edozein pertsonari laguntzeko.
Fanzineak beraiek aukeratutako zerbitzuetara bidali dituzte, zerbitzu hauek eskura izan ditzaten beraien ingurura etorri berriren bate etortzen bada ere. Hala ere, zerbitzu batetara fanzinearen aurkezpena egitera joatea erabaki da, Gizarte Zerbitzuetara. Han erabat baliagarria egingo zaiela fanzinea eskura izatea eta, aurkezpena egitera joan dira lau pertsona: Alain Peña, Karen Aranzasti, Eñaut Amenabar eta Malen Rueda. Gizarte zerbitzuetako arduradunei egin diete aurkezpena eta erabat baliagarria izango zaiela adierazi dute, batez ere herriko zerbitzu guztiak biltzen direlako fanzinean.