Hilabete pasa da eskola kiroleko jarduerekin martxan hasi ginela. Pasa den ostiralean izan genuen begiraleekin lehen formazio saioa.
Bertan hainbat gai landu genituen: Eskola kiroleko helburuak zeintzuk diren, ikasleengandik zer jokaera nahi dugun, saioak nola prestatu…
Aberasgarria izan zen saioa eta esan beharra dago DBH4ko ikasle askok, gelan baino adiago entzun zituztela bertan esandakoak!
Bidenabar, eta aprobetxatuz aste honetan hasiko direla lehen partiduak, gurasoentzat den dekalogo hau zabaldu dugu. Jarraibideak zuenak egin partiduetan!