Al chiaro di luna, una notte allo zoo…hasi zen ipuina kontatzen Milenaren aita. Ikasleek isilik eta harrituta jarraitu zien bukatu arte…
Milenaren aita italiarra da izatez eta bere ama hizkuntzan ipuina kontatzera etorri zen alabaren gelara. Nahiz eta ikasleek italiera ez ezagutu, ipuina kontatzeak berak sortzen duen giroa eta hizkuntza bat gozamenetik egiten denean komunikatzera iristeko duen gaitasuna nolakoa den argi ikusi zen.
Mila esker Daniele eta nahi duzun arte!