Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Lau ikastola eta Kanboko Ikastolen Etxea lagunduko ditu Elkartasun Kutxak 

2024/11/20

Azaroaren 14ean; Gasteizen Armentia Ikastola, egindako batzarrean 736.000 euro banatu ziren. Argia, Ibaialde, Argantzun eta Kattalin Elizalde ikastolek jaso dute laguntza Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia onartuta. Orioko Herri Ikastola ere bertan izan zen ordezkaritzan. 

Gure mugimenduko 114 ikastoletako ordezkariek Elkartasun Kutxaren heldu den urteko diru laguntzak nola banatuko dituzten ebatzi zuten. Batasunaren eta kohesioaren balioa azpimarratu zen batzarrean, bai eta elkartasuna eta lurraldetasuna ere. Ikastolen mugimenduko 114 ikastolak batzen dituen Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak azaroaren 14an egin zuenbere urteko Batzar Nagusia. 

Euskal Herriko 114 ikastolen elkartasun adierazpide den elkargunea, ikastolenak diren hainbat balioen praktika dela esan zen, “Izan ere, halako ekimen baten atzean ez baitaude datu ekonomikoak soilik, elkartasuna, lurraldetasuna eta taldekotasunaren praktika ere bada ekimen hau”.

736.000 euro banatu ziren batzarrean, lau ikastolaren eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean, euren proiektuak garatu ahal izateko bultzada izan dadin. Laguntza hau heldu den urterako da, eta kapital ekarpen gisa eman dira. Honela banatu zen heldu den urteko laguntza: • Argia Ikastola (Tutera): 120.000 euro • Ibaialde Ikastola (Lodosa): 120.000 euro • Argantzon ikastola (Argantzon) : 50.000 euro • Kattalin Elizalde kolegioa (Senpere) 300.000 euro; eta lanen bigarren faseari ekinez gero beste 100.000 euro • Ikastolen Etxea (Kanbo): 46.271 euro.

“Erabaki hauei esker Euskal Herrian euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoak diren egitasmoak lagunduko ditugu”, adierazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak. “Taldeak norberaren errealitate eta egoeratik harago begiratzeko aukera ematen digu. Taldeak markatzen digu iparra, galduta gaudenean, ematen digu babesa garai zailetan, pozak partekatzeko ospakizunak antolatu eta erabakiak hartzeko sendotasuna ematen digu. Gure izatearen oinarri dela esan dezakegu, beraz”.

 

egina