Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa LH2 eta LH3koak Orion barrena

2024/11/21

LH3koek “Ongi etorri”  Proiari amaiera emateko LH2koei gonbidapena luzatu zieten gelan  landutako guztia azaldu asmoz, elkarrekin Oriotik barrena ibilbide bat egiteko. Proia aitzakiatzak hartuta eta eguraldia lagun zutela,  txango polita burutu zuten asteartean. Herriko  txoko desberdinetan jardun ziren zaharrenak gelan aurrez prestatutako Lapbook-etan plasmatuta zituzten  ideiak azalduaz (mikrofonoak eskutan zituztela).

Eguna borobiltzeko, eta dena ez zedin lana izan, hondartza aldean bazkaldu zuten elkarrekin eta ondoren Azkue  parkean jolasteko aukera ere izan zuten. Batzuk zein besteek gure herriari buruz ikasteaz gain primeran pasa zuten!

 

Lh3koak Lh2ri erakusten