Euskarak 365 dituela garbi dugu ikastolan eta Euskhitz lantaldea martxa hartuta dabil ikasturte hasieratik.
Lantalde hau, LH1etik DBH4 arteko ikasle ordezkariek osatzen dute eta euskarak merezi duen lekua izan dezan hainbat helbururekin dihardu lanean.
Azken asteetan, 2025eko egutegirako esaldiak jasotzeko lanean aritu dira eta beraien inurri lanari esker, asko izan dira geletan zein familietatik iritsi diren proposamenak. Mila esker beraz partehartzaile guztiei! Dagoeneko Euskhitz taldeak aukeratu ditu egokienak iruditu zaizkionak beraz, badakizue, laister salgai jarriko diren egutegietan ikusiko dituzue aukeratuak!
Bestalde, euskararen eguna ate joka dugunez, laister jakinaraziko dizuegu egun horretarako prestatzen ari garen egitaraua!