Kimika fakultatetik, Lh6-ko ikasleei zuzendutako ekimen bat helarazi zitzaigun eta boluntarioki parte hartzeko deia egin zitzaien gure ikasleei. Eta, hara! erdiak baino gehiago eman zuen izena!
Aurten gainera, Kimika fakultateak 50. urteurrena izanik, fakultateko emakume zientzialariak omenduko dituzte. Ane Bordagaray eta Edurne Gonzalezi elkarrizketa bat egin eta kartel bat sortzea da lehiaketaren helburua, zientzian emakumeak izan duten garrantzia azpimarratzeko eta bokazioa sustatzeko.
Ikasleek, lehenengo, galderak gelan prestatu zituzten eta aurreko astean egin zitzaien elkarrizketa biei. Behin galderen erantzunak jakinda kartel bat diseinatu beharko dute urtarrilaren 24rako, eskolaz kanpoko orduetan.