Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gurasoak gelan: LH2 THANKSGIVING

2024/11/29

Gure ikastolan jatorri ezberdinetako familiak ditugu eta badakigu zein aberatsa den hori ikastola ostatzen dugun ikasle, familia eta baita komunitate osoarentzat ere. 

Estatu Batuarra da Mel, gure Liam, Noah eta Asher ama, eta bere herrialdean Thanksgiving ospatzen dutenez, ohitura honen inguruko xehetasunak ematera animatu da gure gelara. Ingelesez aritu zaigu eta ikasleak adi-adi egon dira bere azalpenak entzuten. 


 

Historia pixka bat azaldu digu lehendabizi, ondoren eskerrak ematearen garrantziaz jardun zaigu hizketan eta bakoitzak zergatik ematen dugun eskerrak pentsatu jarri gaitu. Ondoren,, horman jarritako zuhaitz baten enborrean, udazken koloreko hostoetan idatzitako gure esker oneko mezuak itsatsi ditugu. Dotorea geratu zaigu zuhaitza, bai horixe!

Baina dena ez da teorian eta paperean geratu. Melek etxetik prestatuta ekarri dituen hainbat janari probatu ahal izan ditugu: sweet potato casserole, a classic stuffing, cranberry sauce eta pumking pie bere bisitari amaiera ezinhobea emateko. 

Mila esker Mel gugana etortzeagatik!