Pasa den igandean ospatu zen Orrioko Herri Ikastolak antolatutako saskibaloiko 3x3 festa solidarioa. Azken urteetan ohitura bihurtu den bezala, Ikastolak parte hartzeko jarritako baldintza bakarra egunean bertan egingo zen janari bilketarako janaria ekartzea izan zen.
Beste behin ere, sekulako arrakasta izan zuen eta sekulako janari pila biltzea lortu genuen. Janari guzti hau DBHko ikasleek eraman dute Orioko Caritasen egoitzara, hauek abenduaren 20an egingo duten janari banaketarako bertan izan dezaten.
Eskerrik asko berriro ere partehartzaile guztiei. Ez dago hau baino saskiratze hobeagorik egiterik !