Aste honetan, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek Gabonetako apaingarriak egin dituzte tailerretan. Bakoitzak bere gustuko tailerra aukeratzeko aukera izan du eta arratsalde atsegin bat igaro dute bi mailak elkartuta. Giro alaia eta parte-hartzailea izan dira nagusi, eta ikasleek sormena eta laguntasuna garatzeko aukera paregabea izan dute.
Ikastolan, ikasleak autonomoak eta parte-hartzaileak izatea helburu dugu, modu honetan elkarrekin komunitate indartsuago bat eraikitzeko!