Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Batzar Orokorra: guztion artean aurrera egiten

2024/12/19

Abenduaren 18an DBHko Ikastolako egongelan, Orioko Herri Ikastolako Batzar Orokorra ospatu genuen, eta aho batez onartu ziren 2023-2024 ikasturteko kontuak eta 2024-2025 ikasturteko aurrekontuak. Horretaz gain, egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzeko, hainbat gai jarri ziren mahai gainean: Eusko Jaurlaritzarekin eta Udalarekin dugun finantza-harremana, eta ikastolako eraldaketa pedagogikoa aurrera eramateko liberazioak eta obrak.

Aurrekontuak jarraikortasunezkoak dira,eta egingo diren inbertsioak eta ditugun erronkak ere aipatu ziren.  Era berean, ikastolak eskaintzen dituen beka pertsonalizatuen garrantzia azpimarratu zen. Gure ikastola guztiontzat irekia izanik, familien elkartasunari esker, aukerarik gutxien duten familien %9ri laguntzen diegu.

Horrez gain, guztion artean eraikitako etorkizun sendo baten alde lan egiten jarraituko dugu!

 

Batzarra