Egunerokoan gurean izaten ditugu aiton amonak, bilobak ekartzera, jasotzera, enkarguren batera… Zenbat lan egiten duten eta zenbat maite ditugun!
Gaur ordea abestera etorri dira. Gonbidapena jaso eta segituan eman zuten baiezkoa. Bilobek gustura hartu dute bisita eta aiton amonak ere gustura aritu dira beraien etxeko altxorrei begira.
Mila mila esker!