DBHko bi irakasle Laskorain Ikastolan (Tolosan) izan dira aste honetan, Orioko Herri Ikastolaren eraldaketa prozesua beste ikastolekin partekatzeko. Bertan, eraldaketa pedagogikoan murgilduta dauden beste irakasleekin ideiak trukatu dituzte, hala nola Txantxiku, Laskorain, Arizmendi eta Anoetako Ikastolekin.
Topaketa honek aukera paregabea eskaini die gure irakasleei Pertsona Ereduan oinarritutako ezaugarriak indartzeko: lankidetza, jakin-mina eta gogoeta partekatua. Esperientzia oso aberasgarria izan da, gure komunitatean hezkuntza-berrikuntzak txertatzeko bide berriak zabaltzen lagunduko duena.
Orioko Herri Ikastolak etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta esperientzia hauek gure hezkuntza proiektuaren aberasgarri bihurtzen dira.