Valentziako denboraleak kaltetu asko utzi ditu, tartean kulturan aritzen diren lagunak eta hauek lanerako zituzten balliabideak, liburuak, ekipamenduak…dana.
Hori dela eta beraiei laguntzeko, aukera desberdinak jarri dituzte martxan. Aukera bat dohaitza bat egin ostean, ipuin kontalari bati esker puin bat kontatzea zen eta HH5eko Itxasoren familiak dohaitza hau egin eta ipuina ikastolako lagunei kontatzea pentsatu zuten.
Horrela bada, bideo dei bidez, ipuin kontalari euskaldun batek ipuina kontatu zien HH5eko lagunei. Izugarri gustora egon omen ziren, aho zabalik…
Mila esker beste behin ere familia, zuena guztiokin partekatzeagatik! Denon artean egiten dugu denona den Ikastola!
![DANAren ipuin kontaketan.](/sites/default/files/styles/wide/public/albisteak/2024-12/1734689122114.jpg?itok=tm6RC9Rh)