Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

“Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?

2024/12/20

Pasa den abenduaren 13an, Eskoriatzako Mondragon Unibertsitateko kanpusean, kulturarteko eta elkarbizitzaz aritzeko bosgarren jardunaldia ospatu zen. Aurten, “Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?” izenburupean, kulturartekotasuna, ekitatea eta elkarbizitza izan ziren gai nagusiak.

Ukaezina da ikasgeletan aniztasun soziala dagoela, eta migratutako familiekin batera aniztasun hori areagotu egin dela. Elkarbizitzarekin eta ekitatearekin lotuta, erronka ugari daude. Arlo horietan aurrerapausoak egiten ari gara eta ez da gutxi azken urteotan ikasi duguna; baina, aldi berean, badakigu, ondo jakin ere, asko ikasi behar dugula oraindik ere. Adituen hitzaldiak eta irakasleen, familien eta ikasleen iritziak jasotzeaz gain, bertaratutakoen zalantzak partekatzea eta erronkak aztertu ziren.  Bertan ikasitakoa gelaratzeko gogoz gaude!

“Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?